Urki Fundazioa

Berrikuntza pedagogikoa eta hezkuntza arloan garapena sustatzeko irabazi-asmorik gabeko instituzioa.

Urki Fundazioa gara

Urki Fundazioa, egoitza Bilbon duen irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da. Hona, bere helburu nagusiak: batetik, kultur, hezkuntza eta trebakuntzako jarduerak sustatzea eta, bestetik, arlo pedagogikoan eta beronekin zerikusirik duten zientzietan ikertu egitea.

1990ean sortu zen, hezkuntzaren egoera ikusita kezkaturik, pertsona talde baten ekimen eta ikuspegia zirela medio. Izan ere, taldekide haiek erabaki zuten Fundazio bat sortzea, helburutzat izanik kalitatezko hezkuntza gizarteari eskaintzea, sorgarria eta berritzailea, baloreetan oinarritua.

“Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu”

Paulo Freire

Helburuak

1.

Gurasoak laguntzea euren seme-alabak hezteko zereginean.

2.

Irakaskuntzaren kalitatea hobetzea.

3.

Hezkuntzako ikerketa sustatzea, une bakoitzean gizartearen erronkei erantzuna emateko.

4.

Irakastegiak sustatzea, eta baita kultur eta kirol espazioak ere.

5.

Hirugarren munduko pertsonen hezkuntza sustatzea, lagunduz horrela haien aukerak hobetzeko.

Jarduerak

1. Gurasoak laguntzea euren seme-alabak hezteko zereginean

  • Mailegu, beka eta ikasketa-laguntzen emakida eskolako eta unibertsitateko aldietan.
  • Familiei norabidea emateko ikastaroak sustatzea.
  • Hitzaldiak, sinposioak, mintegiak eta elkarrizketak antolatzea.

2. Irakaskuntzaren kalitatea hobetzea

  • Bekak sortzea, hezkuntzaren geroko profesionalen trebakuntza praktikorako.
  • Irakasleak etenik gabe trebatzeko laguntzen emakida.
  • Ikastegien baliabide materialak hobetzen laguntzea.
  • Trebakuntzako beste jarduerak burutzeko laguntzak ematea: kongresuak, masterrak, espezializatzeko ikastaroak e.a.
  • Laguntza ekonomikoa hezkuntza izaerazko beste erakundeentzat.

3. Hezkuntzako ikerketa sustatzea, une bakoitzean gizartearen erronkei erantzuna emateko

  • Ikerketazko bekak ematea profesionalei eta irakastegiei.
  • Sariak ematea hezkuntzaren berritasunerako.
  • Saio gisako argitalpenak argitaratu eta zabaltzea irakaskuntza-munduan.
  • Irakastegiek martxan jarri dituzten ikerketazko lineak aldeztu egitea.

4. Irakastegiak sustatzea, eta baita kultur eta kirol espazioak ere

  • Irakaskuntza eta ikerketarako zentroak sortu eta mantentzea.
  • Egoitzak, ikasleen egoitzak eta liburutegiak sortzeko laguntza ekonomikoa.
  • Hezkuntza-proiektuen bideragarritasunari buruzko ikerketa ekonomikoak egitea.
  • Hezkuntza eta trebakuntzako jardueren garapena sustatzen duten kultur eta kirol zentroak laguntzea, eta baita beste berri batzuk sustatzea ere.

5. Hirugarren munduko pertsonen hezkuntza sustatzea, lagunduz horrela haien aukerak hobetzeko

  • Hirugarren munduan hezkuntza eta trebakuntzako proiektuekin lankidetza: eskolak sortzea, azpiegitura berriak egitea, ikasteko bekak, gaitasun profesionalerako tailerrak e.a.
  • Gertakariak antolatzea, herrialde hauetan hezkuntzaren kalitatea hobetzeko fondoak biltzeko.

Finantziazioa

Gure helburuak finantzatzeko fondoak ditugu, euren borondatez norbanako pertsonek, erakunde pribatuek eta erakunde publikoek ematen dizkigutenak.

Fundazioko Patronatuak bermatzen du bilduriko fondoen administrazio zuzena eta, horiek erabiltzean, gardentasun osoa. Horretarako, kanpoko auditoria bat enkargatzen du urtero. Horrez gain, Urki, Babesletzaren kontrolaren pean dago. Erakunde administratiboa da aipatua, fundazioaren helburuak egiatan betetzen diren zaindu eta, haren baliabide ekonomikoak, interes orokorreko haren helburuak betetzera aplikatzen diren egiaztatzen duena.

 

ESKERRIK ASKO ZURE DOHAINTZENGATIK

ES22 0075 0092 8806 0110 3696

Egitura funtzional

Urki fundazioa, Babesleen Batzak jaurtzen du, zeintzuen kideek ez dutela inolako ordainketarik euren karguetan aritzeagatik. Hona, haren egitura funtzionala:

• Ikasketa-bekak eta trebakuntzarako laguntzak.
• Ikerketa eta berrikuntza pedagogikoa.
• Kultur, hezkuntza eta kirol ekimenak sustatzea.
• Hezkuntza proiektuak hirugarren munduan.
• Patronatua
• Kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.

Kolaboratu

1. Bazkide laguntzaile egin

2. Dohaintza bat egin

o

3. Proiektu bat finantzatu

4. Zure legatua utzi

z

5. Gure lanaren berri eman

}

6. Zure denbora eman

Kontaktua

Tlf. 94 464 66 88

web@fundacionurki.com

1 + 6 =

Barrio Aiartza 5, 48180 Loiu (COAS)